Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

enkaje iz parpaila, sare itxurako ehun aski fina eta marrazkiduna.

Banekien, baita ere, enkaje eta brodatuak zituztenak hobe nuela ez lixatzea, hondatu egiten zirela-eta.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 23. orr.

Lurrean, zimur eta kiribildurik prenda arin batzuk ikus zitezkeen: bularretako barroko bat, puntilla eta enkajeekin, panty batzuk eta braga beltzak.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 97. orr.

Enkajezko lentzeria barrokoa zeraman goiz hartan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 66. orr.

Berdin zitzaion enkajezko pikardia beltza janztea edo lepoa lau metroko artilezko bufanda batekin estaltzea.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 24. orr.

Santa Ana dute zaindari profesio mordoxka batetako lagunek, hala nola jostunek eta enkaje edo farfailegileek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 294. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus