Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

enkajatu, enkaja, enkajatzen (orobat enkaxatu) 1 du ad ahokatu.

Bi zati ditu, bata bestean enkajatzen dutenak, punta txiki batekin.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 64. orr.

Pieza guztiek enkajatzen zutela jakin omen zuen, baina ondorio horretara berandu iritsi zen segurantzarekin.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 155. orr.

Habeen erdi-aldera, koska batzuk egiten dira, eta koska horietan katapulten burukoak enkaxatzen dira, eta ziriekin finkatzen dira, tentsioaren indarrez ez daitezen mugitu.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5090. orr.

2 irud/hed

Pistola enkaskillatu egin zitzaioneko itxura egin zuen, jakina, orain guztiak enkajatzen zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 176. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus