Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Metafisikazko egia horiek modu ilun eta enigmatikoan aurkeztu bazaizkio, [...]. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 86. orr.
Enigmatikoa eta sekretua baita zentzu hori: erdikusten hasten garelarik, ihes egiten digu. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 24. orr.
Ezekiel profetak ukan zuen Jainkozko Gurdiaren ikuskizunari buruzko ohar enigmatikoak. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 10. orr.
-Noski -erantzun dit, irribarre enigmatikoaz. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 174. orr.
Oso enigmatikoak dira, eta interpretazio ezberdinak egiteko aukera ematen dute. Berria - Kultura 2006-05-06
Berak ez du aurkitu nahi puntu enigmatiko bat, non indibidualak eta sozialak batak bestea ordezkatzen duten. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 160. orr.
Modu pittin bat enigmatikoan erantzungo dizut. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 107. orr.
Gainerakoak haren iragan ilunaren hondo enigmatikoan galdurik geratu ziren. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 43. orr.
Hau da funtsean ixtoria honetako pertsonai enigmatikoena. Herria 2001-01-18
Aitor dut Pavel Ivanovitx Txitxikov hori ezin enigmatikoagoa dela niretzat -esan zuen Murazovek. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 516. orr.
Itsaso beti zahar beti berri enigmatikora. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 131. orr.
Xelebre, paranoiko, maltzur eta enigmatiko fama du. Berria - Mundua 2004-07-09