Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

engranaje 1 iz elkar ahokatzen duten gurpil horztunen multzoa, mekanismo baten zati dena.

Iratzargailuaren engranaje zaharrek beren tik tak tik tak etengabea jarraitzen dute.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 212. orr.

Beste engranaje baten esaneko ziren guztiak, erloju batean bezala.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 74. orr.

Engranajeak behar duen olio-tanta.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 119. orr.

Engranajeak bezala uztartzen diren argudioak erabiltzen ditu egunezko zientziak, ziurtasunaren indarra duten emaitzak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 164. orr.

Engranajeari hondarra botaz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 238. orr.

2 irud/hed

Ministroa engranajearen torloju xumea baizik ez da.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 119. orr.

Desordena baino, injustizia nahiago duen engranaje baten aurka ari ziren borrokan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 88. orr.

Elkarrekin inoiz doitzen ez diren engranajez egina dago gure mundua.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 72. orr.

Administrazio batean, ordea, giza arbitrariotasunaren alde txarrak eragozteko pentsatua denez gero, engranajeek ez dute uzten gizonak esku hartzerik.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 73. orr.

Zer gertatuko da zure logika Engranajearen logikarekin bat ez datorren egunean?  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 120. orr.

Engranaje erraldoi honen barneko atal txiki batzuk gara.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 114. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Baina noiz arte funtzionatu behar dute pistoi, balbula, magneto, engranaje multzo horiek?  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 95. orr.

Administrazio guztiz egoki batean, gizakiak engranaje eginkizuna baizik ez duela, nagitasunak, prestutasun ezak, justiziarik ezak ez dute zertan nagusi izanik.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 73. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

engranaje baten (3); engranaje erraldoi (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus