Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gaizkileen buruan engainua, bakea aholkatzen dutenengan poza. Gogora datorren oroitzapen oro ere engainua da, ziriak sartzen baitizkio oroimenari. Elizen arteko biblia EsZ 12,20
Hawthorne-ren eskuizkribuaren iruzurra amarrua baizik ez zela, engainu bat beste engainu baten barruan. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 248. orr.
Lopetegik gezurra eta engainua besterik ez zuen ikusi hizlari horien esanean. Berria - Kultura 2004-12-02
Luzaroan bizi eta zoriontsu izan nahi duenak, mihia gorde behar du gaitzetik, eta ezpainak engainutik. Elizen arteko biblia 1 P 3,10
Engainutik atera denaren tonua da. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 151. orr.
Ez zuen luzaro iraun, engainuan oinarritutako bertutearekin gertatu ohi den bezala. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 298. orr.
Ez zegoen gure arteko engainurik ez gaizkiulerturik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 272. orr.
Lukrezioren kosmoa ere suntsigarria da: gai honetan ez du gezurrezko kontsolapenera leramakeen engainurik nahi. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 11. orr.
Itxura eder eta nabarmen guziek atzetik izan ohi duten engainua dizu adierazten eperraren sinbologiak. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 155. orr.
Bere ideal nobleen arabera bizitzeko gai izan ez, eta engainuaren, ustelkeriaren eta bortizkeriaren atzaparretan jausi zelako. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 27. orr.
Literaturaren eta engainuaren, iruzurraren arteko harremanak ez dira berriak; hein batean, literatura guztia da iruzur edo simulakro. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 95. orr.
Itsaso jabalaren lausengu traidoreak ezin zuen inor erakarri bere uhin irrigileen engainura. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 363. orr.
Denengan engainua ereiteko moduan hitz egiten zuen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 231. orr.
Fraideek ere ezagutzen baitzituzten engainuaren trikimailuak, sonata zuripeko disimuluaren artean oso gora iritsiak baitziren itxuraz soilik onartzen zuten erlijioan. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 14. orr.
Engainuaren amarrua batzuetan ondo ateratzen da, eta besteetan ez hain ondo. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 10. orr.
Engainu biribila. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 230. orr.
Engainu lotsagarri baten egile izan nauzu. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 129. orr.
ETAren aurka baino gehiago Gobernuaren aurka manifestatzea eta «engainu masiboa» egitea egotzi dio PPri PSOEk. Berria - Euskal Herria 2006-02-26
Engainu hutsa da hori, eta zugan ez dute besterik aurkituko. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 48. orr.
Jakizue egiaz, dena deabruaren tentaldia eta engainu maltzurra dela. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 297. orr.
Borondatezko engainua, agindu gezurrezkoak, faltsukeriak... Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 214. orr.
Dualisten iritziz, guztizko engainuan bizi gara, egiatzat hartu ohi ditugun uste gehienak berez faltsuak baitira. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 187. orr.
"Urrezko dukat eta diruak" ez direla "engainu txarra bazter batera apartatzeko lehengo sinismen zaharrak". Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 88. orr.
Israelen bizirik geldituek ez dute aurrerantzean bidegaberik egingo, ez gezurrik esango, ez beren ahotan engainu-hitzik izango. Elizen arteko biblia So 3,13
Tel Avivek, aldiz, «engainu kutsua» hartu zion Haniaren tonu moderatuari. Berria - Mundua 2006-03-28
Zer dela-eta alde egin duzu horrela, isilka eta engainuz, niri ezer esan gabe? Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 88. orr.
Don Fernandok, engainuz bereganatu eta gero, abandonaturiko neska. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 90. orr.
Jaunarentzat higuingarri dira pisu faltsuak, ez dira bidezko engainuzko neurgailuak. Elizen arteko biblia EsZ 20,23
Zein kaltegarria den lapurreta bortitzen zigorrak eta lapurreta engainuzkoenak ez bereiztea. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 67. orr.
deabruaren engainua (4); engainu bat (5); engainu baten (3); engainu hutsa da (4); engainua da (4); eta engainu (6); eta engainua (5)