Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Herri errebeldea, seme engainatzaileak dira benetan, Jaunaren irakaspena ez baitute onartu nahi. Elizen arteko biblia Is 30,9
Deabru engainatzaile guztiz ahaltsua. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 175. orr.
Berriz ikusiko dut emakume hori neure aurrean belauniko, dardaraka eta malkoz bustia, bere boz engainatzaileaz urriki galdez niri oihuka. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 324. orr.
Ez zaitzatela lilura mundu engainatzailearen irudipen hutsalek. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1205. orr.
Hango profetak, ahobero eta engainatzaile. Elizen arteko biblia So 3,4
Emakume horrek ez du, gure emakume pinpirinen gisara, behako gezurtirik, batzuetan seduzitzaile eta betiere engainatzailerik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 52. orr.
Horrela askatasunaren aldeko bidelapur nomada izan nintekeen tsarraren alderdiaren aurka, De Gasperi engainatzailearenaren aurka, alegia. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 108. orr.
Ausardia handiko engainatzaile bat baizik ez zen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 63. orr.
Jauna, gogoratu dugu engainatzaile horrek, artean bizi zelarik, esan zuela: "Hiru egunen buruan piztu egingo naiz". Elizen arteko biblia Mt 27,63
Egiazkoa arazoa bien artekoa zela, Costaren eta Raimundo Silvaren artekoa, engainatuaren eta engainatzailearen artekoa. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 114. orr.
Gizonak eztitasunez irribarre egin eta, engainatzaile, erantzun zuen: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 282. orr.