Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

engainamendu iz engainatzea, engainua.

Zeren eta pentsatzen bainuen batzuetan ezen deabruak baizik ezin zitzakeela biderat ene urrats gaixto haiek, eraman nindutenak, alde batetik, engainamendu hartarat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 499. orr.

Zeren iruzurtzat eta engainamendu handitzat baitzituen sainduen mirakuluak eta mirakulukeriak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 266. orr.

Beroiek bezala behar du sozialista batek, bestela gezurretan ari da, engainamenduan bizi da. haren txakurraz baliaturik eta txakurraren baitan sarturik, engainamenduaren aitzinatzeko eta halakatzeko, maliziarik maliziatsuenaz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 50. orr.

Nik ezin segura diezazuket nolakoak izan ziren aitaren negozio haiek: sal-erosi nahasiak izan ote ziren edo sal-erosi garbiak, lukurreriazko tratu gaixto engainamenduz beteak edo engainamendu gabeak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 46. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus