Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

engainagarri (orobat enganagarri g.er.) 1 izond engainatzen duena.

Ilusioa estimatua izan da garai batzuetan, irudikapenaren xede desiragarri gisa, eta kritikatua beste garai batzuetan, helburu gaizto, engainagarri eta alferreko bezala.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 93. orr.

Nola bihurtu zara niretzat itxura huts den ur engainagarri?  Elizen arteko biblia   Jr 15,18

Horra euskal senak zeinen dotore uztartu dituen eperraren kantu engainagarria eta maitalearen hitz engainagarria, maitasun liluraren ondorenak adierazteko orduan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 154. orr.

Bakarrik gelditu nintzen orduko, eztitasun engainagarri hura berehala iraungi zen, eta bertze sakrifizio bat egiteko betebeharra baizik ez zidan utzi.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 356. orr.

Errusiak esan zezakeen, egiantz engainagarriz, bere burua salbatu zuela bere ahaleginez eta munduko proletalgoaren gainerakoa salbatuko zuela bere jarraibidea eskainiz. ederki zekien bera ez zela halako zama eramateko sortu, handitasunezko ikuskizun haiek amu engainagarri hutsa ez balira ere.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 390. orr.

Ezereztzat jotzen zituen aberastasun engainagarriak, alditxo baterako hartutako jabetza baino ez direnak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 888. orr.

Filologo edo hitz-maite ona, izan ere, fidakaitz eta sinesgogor amorratua baita dotrinanteekiko, fedekalte eta fedegalgarria, letrazko irudipen engainagarrien ezeztatzailea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 54. orr.

Gertaeren irakurketa engainagarria zen hura, a posteriori eginiko irakurketa.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 416. orr.

Honelako kantak, jeneralean amodio galdua kantatzeko paratuak izaten baitira, eta inozentzia osoan iragandako liluraldi engainagarria salatzeko, eta penak kontatzeko.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 159. orr.

Batere tranparik gabe, logoen zimardika eta hitzerdika engainagarrietan alferrik galdu gabe. Kalea esaten zaio oraino, hitzaren fetitxismo engainagarri beraren obraz, kutxa-bizitzen eta diruaren saltokien artean hutsik gelditzen den tarteari.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 72. orr.

Markagailua engainagarria da oso, Bera Bera jaun eta jabe izan baitzen.  Berria - Kirola   2004-01-18

Kanpo-proletalgoak lorturiko onurak engainagarriak dira beti, eta atzerriko zibilizazioak lorturikoak ez dira iraunkorrak gertatu ohi.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 34. orr.

Laguntzen programa iragartzeko Lakuak plazaratu zuen idatzia «publizitate engainagarria» zela kritikatu zuen Peñak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-21

Zelako etekina eta txinparta idazle trebe baten eskuetan giltza berdinen ispilu engainagarriak!  Berria - Kultura   2006-02-11

Pintura osoa komedia dela erakusten du, begien engainagarri eta tronpagarri, begiek ikusten dutena gezurtatzen baitu eta begiek baieztatzen dutena ezeztatzen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 217. orr.

2 (izen gisa)

Haren engainagarrien ezkutuko mekanismoak ezagututa, kapelu-zulotik bandera hiru koloreko bat ateraz [...] gero ere batere harrituko ez litzatekeenaren moduan.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 71. orr.

Konbentzituta zegoen ardoa bezalako hipnotikorik ez zegoela, eta sulfonala eta klorala engainagarri hutsak zirela, harekin alderatuta.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 71. orr.

Eta gero, begiak maltzurkeriazko tanta lodiez pelatuak, destainazko ukituak ahotsean, kanona, kanona, horiek xorakeriak ditützü; dostetazko ume-engainagarriak.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 137. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

engainagarri eta (6); engainagarria da (5); engainagarriak izan (3); eta engainagarriak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus