Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

engaiamendu (orobat engeiamendu g.er.) 1 iz engaiatzea, konpromisoa.

Hasian hasi, engaiamendua bururaino eramaiten zuen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 45. orr.

Biltagarbiren barnean diren hamahiru herri sindikatetatik bostek engaiamendua hartu dute, aurten berean ondarkin kopurua ttipi arazten hasteko bakoitza bere eremuan.  Herria   2005-03-03

Lau urteko agiria emanen diete, master bat egiteko engaiamendua hartzen badute.  Berria - Harian   2006-02-10

Euskararen erabilera garatzeko eta sustatzeko engaiamendua hartzea.  Herria   2004-12-30

Gaia Bordeleko errektorearekin eta Hezkuntza Ministerioarekin aztertzeko engaiamendua bere gain hartu zuen Brissonek.  Berria - Euskal Herria   2004-09-03

Bidart jaun erretorak orroitarazi ditu sakramendu horrek zer eginbide eta engaiamendu ekartzen dituen aitameri eta ere aitatxi amatxieri.  Herria   2001-06-28

Hautetsien engaiamendua eskatu zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-09-24

Nestor Basterretxearen artelanak eta engaiamendua laudatu dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-08-18

Ziurtagiri horrekin, publikoki aitortzen da euskararen erabilpena garatzeko engaiamendua, bai idatzian bai ahozkoan.  Herria   2005-08-04

Kopuruari buruzko engaiamendua gaur egungo prezioetara egokitzea da Bessonarten kezka.  Berria - Euskal Herria   2006-01-07

Euskal kulturarekiko atxikimendu eta engaiamendua.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 18. orr.

Hegoaldean zein Iparraldean bakarra da askapen prozesua eta bakarra izan beharko du herri honetako gizon eta emakumeen indar eta engaiamendua.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 19. orr.

Arduradunen erantzun eta engaiamendurik ez.  Berria - Euskal Herria   2004-09-26

14. korrikaren mezu nagusia norberaren engaiamendua (euskararekilako) indartzea eta eskatzea da.  Herria   2005-02-17

MPP (Mouvement Paysan de Papaye)-ko militante hunek bere biziaz kasik pagatu du hango laborarien aldeko engaiamendua.  Herria   2004-11-18

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Botere Publikoek engaiamendu handiagoa hartu bitartean, herritarrena baitaezkoa da euskararen geroa bermatzeko da eta Hernanek eskerrak eman dizkie euskaltzaleei.  Berria - Euskal Herria   2006-01-06

Benetako arrazoiek bideratu dituzte borroka bidean, engaiamendu pertsonalak funtsezko pisu bat izan arte beren bizitzan.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 18. orr.

Bere engaiamendu politikoa baliatuz.  Berria - Kultura   2004-03-03

Hautetsiek engaiamendu ekonomikoak galdegin dizkiote Barne ministroari.  Berria - Euskal Herria   2004-11-25

Herriko Etxeak engaiamendu berezi batzu hartu ditu: bere deliberoak elebitan ezartzea, bilkura publikoak ere bi mintzairetan apailatzea, euskarazko seinaletika bat ere muntatzea, bai-eta telefonoko urtekarian etxeen izenak berreskuratzeko urratsen egitea.  Herria   2004-04-15

Orain euskararen aldeko engaiamendu konkretuak hartzeko tenorea da.  Herria   2001-01-25

Haren bultzatzeko ekintzak zerrendatuko dituzte eta engaiamendu xeheak hartuko ondotik.  Herria   2001-06-21

52 Herriko Etxe dira UEMA-ren partaide, engaiamendu zorrotzekin, herriko akta ofizialak euskara hutsez egiten dituztela.  Herria   2003-05-22

Azken muturreraino eramandako engaiamendua da Handkerena, engaiamendu bikoitza: zientifiko zorrotzarena eta poeta intimoarena.  Berria - Kultura   2004-04-25

Azpigarapenaren eta garapenaren artean dago euskal kultura, krisi gorrian, eta hizkuntzarenganako betiko engaiamendua berritu beharra dago.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 118. orr.

Euskara zinezko engaiamendua duzu, antzerki arloan bezala, ikastolan zein eguneroko bizian.  Berria - Kultura   2004-07-10

Berri ontzat hartuak dira zinez holako engaiamenduak eta etsenplutzat erakutsiak ere holako xedeak hartzen dituztenak.  Herria   2003-12-25

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Fase honetan, Azkaine eta Ezpeletako gizarte eragileei hitzarmenaren mamia eta engaiamendu motak aurkeztuko dizkiegu Nola, lotura horren ildotik, Elizatik urrundu badira ere frango euskalzale, nola beraz jarraikitzen diren «engaiamendu kultura» batean, politika, kultura eta ekonomiaren alorretan.  Berria - Euskal Herria   2004-06-27

Engaiamendu politikan sartzeak sor dezakeen beldurra aipatu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-02-13

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Aurtengo hunek ere ildo beretik joan behar luke, ikusiz gero eta Herriko Etxe gehiagok dutela euskararen erabilpen engaiamendua hartzen.  Herria   2004-06-17

Finantza engaiamenduak nahi ditugu, hizkuntza politika bat abian ezartzeko eta enpleguak sortzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-09-28

5 ipar lehiaketa edo kideko batean parte hartzeko izena ematea.

Engaiamendua 10 euro muslari bakarrarentzat.  Herria   2004-12-16

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus