Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gatazkak gainditzeko, herri ekimenak behar dira, batetik, enfrentamendua humanizatzeko, eta bestetik, elkar ulertzeko, pertsona eta herri gisa zer nahi dugun alde guztiok elkarrekin erabakitzeko. Berria - Euskal Herria 2004-11-02
Enfrentamendu eta borroketako biktimez hitz egiten denean, emakumeak izaten dira askotan protagonista. Berria - Gaiak 2004-04-13
Ezadostasunok Fidel Castroren esku hartze zuzenari esker konpondu ziren, eta iraultzaileen arteko balizko enfrentamenduak horrelaxe saihestu ahal izan ziren. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 310. orr.
Azken urtean, ia ez da enfrentamendurik egon Senegalgo Armadaren eta matxinoen artean. Berria - Mundua 2004-12-31
Iazko uztailaren 1etik urtarrilaren 1era 3.274 zibil hil eta 12.657 zauritu dira enfrentamenduetan. Berria - Harian 2005-01-30
Enfrentamenduen amaiera: Erakunde armatu palestinarrek israeldarrei erasotzeari utziko ziotela iragarri zuen atzo Mahmud Abbas PANeko buruak. Bi kazetari hil eta hainbat zauritu eta bahitu eragin zituzten enfrentamenduek. Berria - Harian 2005-02-09
Enfrentamendu horren ondorioz, erasotzailea erietxera eraman zuten zaurituta. Berria - Kultura 2004-11-03
Gerrillarien eta militarren arteko enfrentamenduetatik ihesi. Berria - Gaiak 2004-04-17
Sucren izaniko istiluetan, manifestari bat hil da Poliziarekin izaniko enfrentamenduetan. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 60. orr.
Hamarkadako lehen lau urteetan 30etik gora dira Poliziarekin enfrentamenduan, kontroletan tirokatuta edo ekintza istripuetan hildakoak, ETAko militanteak gehienak. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 122. orr.
Ikusi beharko da ea horrek giroa txartuko duen eta hautetsiak Estatuarenganako enfrentamendu dinamika batean sartuko diren ala burua makurtuko duten. Berria - Harian 2005-07-27
Azken urtean, ia ez da enfrentamendurik egon Senegalgo Armadaren eta matxinoen artean. Berria - Mundua 2004-12-31
arteko enfrentamendu (4); arteko enfrentamenduak (10); enfrentamendu eta (3)