Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

enfasi 1 iz adierazpenaren edo intonazioaren indarra, esaten dena nabarmentzeko egiten dena.

Eta gero eransten zuen, hitzari enfasia emanez: “Zorionez!”.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 109. orr.

-Bai! -erantzun nion nik enfasi berezi batekin, saltzaileari aurrea hartuz.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 35. orr.

-Tira, utz dezagun gai hori beste baterako; ez du zertan gaur aukeratu -esaten du amak, eta gaur esaterakoan enfasi berezia egiten du nire egoeraren berezitasuna azpimarratzeko.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 60. orr.

Urrun dagoelako edo, oso ozenki eta poliki, zenbait hitz eta esaldiri enfasi berezia emanez arituko da irakurtzen: [...].  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 111. orr.

-Kontuan eduki zure aita pertsona ezaguna izan zela -esaten zion andre Leonardak enfasia jarriz.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 105. orr.

Hurrengo lehen letrak apenas merezi duen maiuskularik Mikelek jarri zion enfasiagatik.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 136. orr.

Stephenen bezperako KOIPU hura, berriz, hori baino konplexuagoa zen, kasu hartan nabarmen ahogozatu baitzuen soinua, nik emandako enfasi bitxia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 228. orr.

Erabat aztoratua zegoen, Lilyk antzeman zezakeenez, eta enfasi handiarekin hitz egiten zuen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 102. orr.

-Askotan esan diot Juliari -esan zuen izeba Katek, enfasiz- koru horretan gutxietsirik dagoela.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 289. orr.

Gero, erritmo aldaketa bat eginez eta hitz bakoitza enfasiz geldiro ebakiz-: Hasi jotzen! Beti zure zain izan nauzu -gehitu zuen, modu atseginean baina enfasirik gabe, dotoretasunez eta apal-.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 87. orr.

Badirudi orobat, enfasi negatiboa, litotesa bereziki, erabiltzeko joera askoz nabariagoa dela euskaraz aldameneko hizkuntzetan baino.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 206. orr.

Aztertzen dituzten obretan metaforak, metonimiak, sinekdokeak, edota litoteak edo enfasi-kasuak bereizten ahalegintzen dira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 237. orr.

2 irud/hed

Makilak enfasi gutxiagorekin jotzen zuen lurra.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 164. orr.

Halako enfasia jartzen zuten subjektibotasunean, hartaraino ziren indartsu indibidualtasunaren aldeko ideiak, non ahaztu bide zitzaien Aristotelesen garaietatik jakina zena, alegia gizon eta andrezkoak gizarte animaliak garela, animalia politikoak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 155. orr.

Beatrizek ez zuen itsasontzia nahi izan; despedida, haren ustetan, enfasi bat zen, zorigaitzaren ospakuntza zentzugabe bat, eta berak gorroto zituen enfasiak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 220. orr.

Egungo literaturaren hankasartze kuttuna enfasia da.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 31. orr.

Eskuarki, Templeren formulazio eta azalpenak bat datoz zientziak emandakoekin, salbu eta txiki-txikitako besarkadaren eta estu tinkatzearen premian egiten duen enfasian, bere kontu berezia baita hori.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 279. orr.

Pinturaren muga errealetan enfasi izugarria jarri zuen Rothkok, eta horrek koadroen barruan beste koadro batzuk ageri diren sentsazioa sortzen du.  Berria - Kultura   2004-06-08

Templeren ustez, enfasi handiegia egin da autismoaren alde txarretan, eta, konparazioz, arreta gutxi jarri zaie, edo begirune gutxi izan zaie, alde onei.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 279. orr.

Hortaz, arrisku morala saihestearren, babes sozialaren enfasia babes pasiboan baino babes aktiboan oinarritu beharko litzateke.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 148. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

enfasi berezia (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus