Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Meatzetako telefonora hots egin zidaten: hariaren beste aldean, zakar eta energikoa iruditu zitzaidan eta Martini doktore delako batena omen zen ahots milandar batek hurrengo iganderako hitzordu bat izendatu zidan Turingo Hotel Suisse-n, bestelako inolako xehetasunik ematera makurtu gabe. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 148. orr.
Entzun genuen bertsioa dirdiraz betea izan zen, eta emandako bi lanetan, Brahmsen irakurketa energiko bat nagusitu zen. Berria - Kultura 2004-08-31
Ez da nolanahiko kontzertua izango, Euskal Herriko rock talde sutsu, zorrotz eta energikoenekin batera, emanaldirako propio elkartutako taldeak ere ariko baitira. Berria - Kultura 2006-02-23
Gure aita akzio gizona zen, oso energikoa eta indartsua, bai gorputzez eta baita buruz ere. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 184. orr.