Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Iraunkortasuna: prozesu edo sistema bat bere hartan aritzean datza, funtzionatzeko behar dituen oinarri energetiko zein materialak agortu gabe. Berria - Gaiak 2006-04-16
Horrela, zaborrari balio energetikoa ematen diogu. Berria - Euskal Herria 2004-03-30
Gizarte modernoak arazo latzari egin beharko dio aurre: petrolioa ordezka dezaketen iturri energetikoen lorpen eta garapenari. Berria - Gaiak 2004-06-03
Herrialde inportatzaileen nazio-errentei eragindako diru-hustea handiagoa edo txikiagoa izan zen mendekotasun energetikoaren mailaren arabera. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 150. orr.
Petrolioaren krisiak inflazioan izandako eragina, berez, produktu energetikoen pisua prezioen indizean kontuan harturik, ez zuen %2-%2,5etik gorakoa izan behar. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 151. orr.
Europaren segurtasun energetikoa Ukrainaren esku dago. Berria - Mundua 2006-01-04
Hornidura energetikoa ziurtatzeko pausoak azkartu dituzte azkenaldian munduko herrialde boteretsuenek. Berria - Ekonomia 2006-01-08
Boca de Pozo lurraldeko baliabide energetikoak berreskuratzeko nahia azaldu zuten boliviarrek (botoen %90). Berria - Mundua 2004-07-20
Horretaz gainera, azpiegitura energetiko guztiak hornitzea dutela helburu esan zuen. Berria - Harian 2005-12-28
Ukrainarren behar ekonomiko eta energetikoei erantzuteko bi zentral haiek eraikitzea ezinbestekoa zela argudiatu zuten orduan agintariek. Berria - Gaiak 2004-08-10
Betiere hiriaren eta eraikuntzen alderdi ekologiko eta energetikoak kontuan hartuz. Berria - Kultura 2006-05-02
Nekazaritzako hondakinen erabilera energetikoa gauzatzeko ekimenak sustatu. Berria - Euskal Herria 2004-02-25
Europako Batasuneko Energia ministroek eraginkortasun energetikoa bultzatzeko zuzentaraua onartu zuten atzo. Berria - Ekonomia 2006-03-15
Frantziako lehen ministroaren helburua «munduko talde energetiko handienetakoa» sortzea da. Berria - Ekonomia 2006-02-26
Pare bat barra energetiko jan ondoren, ipar alderantz jo nuen bizkar hartatik. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 84. orr.
Protagonistek patata-tortilla jaten ahal dute, edo arraina gordinik, edo pilula energetikoen nahasketa. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 60. orr.
Saguak dira errazenak, katuek egiten duten moduan, baita zizareak ere, baina ez dira horren energetikoak. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 45. orr.