Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bat-batean, dotoreki jantzia zen gaztea hasi zen enerbatzen: [...]. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 211. orr.
Ledean kafe bat, aski enerbatua izan ez banintz bezala. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 131. orr.
Dong enerbaturik tutu "klaxon" kolpe motzak eman zizkion saihetsetik etortzen zitzaion beribilari. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 201. orr.
Gidari batek, beriña beheititu eta, urtzen ari zen asfaltoaren gainean tu egin zuen, enerbaturik. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 197. orr.
Nik Baionan dut lan egiten eta beraz eta lapurtar horiek batzutan enerbatzen naute, orduan hemen profitatzen dut baxenafartarrak kantuz har araztea. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 55. orr.
Baina hala ere bazegoen egitate hartan krudeltasun harro bat, tronpatuaren mindurak desenkusatzen ez zuen ardoaz barnagoko zabarkeria anker bat, enerbatu egiten ninduen zehaztasun mingarri bat. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 255. orr.
Lo eskasak enerbaturik, Nina erdi oihuka ari zitzaion bere amatxiri. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 67. orr.