Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

enegu iz ipar traba, eragozpena.

Funtsean urte batetik bestera ahanzten daitezke eneguak edo nekeak uste baino aiseago.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 87. orr.

Beti aterako dira trabak eta eneguak, guk ikas dezagun heieri gainditzen.  Herria   2005-06-09

Nituen eneguak kondatu nizkion.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 92. orr.

Enegu baino abantail gehiago izanen zuela Baionak lege horren pean sartzearekin.  Herria   2001-10-18

Orduan hemengo jendeek ez dezaten sobera enegurik ukan, ahalaz igor otoi honaraino hogei bat militar frantses.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 155. orr.

Italian Berlusconiren eneguak ez doaz ttipituz berak gidatzen duen gobernuaren baitan.  Herria   2005-09-29

Bixtan da xede horrek enegu ainitz ekartzen diola bere judu herritarren aldetik.  Herria   2004-10-28

Ez gehiago Inchauspe baina Larrechea bera arizan da bere eneguak bururaturik.  Herria   2001-02-22

Osagarriaren partetik bazituen eneguak, bultaño huntan.  Herria   2005-01-13

Zituen alabainan jasan nahi ez eritasunak ez eta ere xahartasunak deramaten enegu bortitzak.  Herria   2003-02-06

Orain arte, akidura salbu, enegu fisiko bat ere ez zait gertatu.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 113. orr.

Erretreta adinerat hurbiltzean bihotzeko enegu zonbeitekin lanetik gelditu behar izan zuen.  Herria   2005-03-03

2 (hitz elkartuetan)

Bixtan da enegu iturri ager ditazkeela hoik oro Bush jaunarentzat, berriz ere president pasatzeaz oroitzen hasi beharko den huntan. · 80 urteak egin berriak zituen, eta osagarri eneguak ukan ditu azken urte hauetan.  Herria   2003-09-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bihotzeko enegu (3); enegu asko (3); enegu batzu (4); enegu batzuen (4); enegu eta (7); eneguak izan (4); eta eneguak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus