Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Protagonista Nafarroako Gobernuak euskararen aurka hartutako enegarren bidegabekeriaren aurka enegarren komunikatua idazten ari zen, harro-harro, komunikatuak ez zuela ezer konponduko ohartu gabe. Berria - Euskal Herria 2004-12-23
Zertarako enegarren aldiz errepikatu nik ahal izan nuen guztia egina nuela! Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 191. orr.
Zertarako balio du?, galdetu dio bere buruari enegarren aldiz autobusetik jaitsi eta ibaiari begira. Pako Aristi «Note book», 2005 - 15. orr.
Goiz hartako enegarrena zen aitaren telefono-dei hura. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 148. orr.
Orduan konturatu nintzen, edo hasi nintzen konturatzen, Jose Antonio Mujikaren liburua eskuartean nerabilen enegarrenean. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 173. orr.
Enegarrenez, balizko Erosteko Eskaintza Publiko baten zurrumurrua piztu du horrek."Tira egiten dik neskatoak, ezta?" esan zion enegarrenez Mikelek, irribarretsu, alde egin zuen egunean. Berria - Ekonomia 2006-03-21
enegarren aldiz (14); enegarren postala (8)