Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aulki baten gainean atxeman aldizkariei so iragaiten du zenbait denbora, baina horretan ere laster eneatzen da erdiak ez baititu ulertzen euskaraz baitira. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 101. orr.
Ez zen igandetan nehor ere eneatzen edo aspertzen Luzaiden, ez eta beste herrietan ere. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 104. orr.
Gérard laster eneatzen da Kattalinen tartariketaz. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 181. orr.
Ez zen eneatu ere, segur baita denbora pasa, orori so egon zela lurreko mamutza ttipi, ardi, ahuntz, pottoka, bele, buzoka... Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 16. orr.
Hamarretan hesten dela aterpea, baina ez naizela eneatuko Vilar de Donaseko elizaren ikustera joaiten banaiz. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 221. orr.
Baina, alde batetik, nola borroka haiek ederretik bezainbat izaiten baitzuten izugarritik, eta nola izugarriak eta ikaragarriak gero eta gehiago gogaitzen nauen, unatzen eta eneatzen, eta, bertzetik [...]. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 212. orr.
Zatozte beraz abendoaren 5 eta 6 ean Irisarrirat, Airoski gelarat, egun goxo baten pasatzerat, ez zaizte eneatuko! Herria 2003-12-04
Bisita, erosketa edo besta, ez zen eneatzekorik. Herria 2005-09-01
Bi oren laster iragan dira, han ziren guziak ez baitira eneatu. Herria 2001-11-01