Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Endurtzen ari garen apezok xaharrez husten ari diren herriek eskatzen gaituzte, ehorzketetako. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 45. orr.
Atzoko apez belaunaldiak endurtzera doaz. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 147. orr.
Beldurra endurtzen ari zait emeki-emeki. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 215. orr.
Kristo bera, bere haragian, Absolutu huts batean endurtua zen, desagerturik. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 21. orr.
Orain dela 25-30 bat urte herri hau euskaltzaletasunak bete-betean jo zuenean, euskaltegiak han-hemenka hasi ziren hazten halako moldez non bai baitzirudien indar haren bizkortasuna ez zela inoiz ere endurtuko. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 57. orr.
Ur zikinen biltzeko lanak ere larrienak eginak dira, gelditzen da bereziki ur higatu horien endurtzeko gunearen antolatzea. Herria 2001-03-01
Liburuari lotua den hostoño batek oroitarazten dauku ere itsasorat nola nahika botatzen dena ez dela behin eta behin enturtzen edo galtzen. Herria 2001-08-09
Hatzak ari zaizkit endurtzen. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 37. orr.
Hori hitzak herdoiltzea da eta endurtzea; hori hitzak etsipen triste batera kondenatzea da, ideia eta kontzeptu merke edo salduenen etsipen ezinago tristera. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 291. orr.