Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ur gezaren ibilera nekatua aztoratzera itsasotik zetozen olatuek, airean zebiltzan kaio endredatzaileek Monika ekartzen zidaten gogora. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 137. orr.
-Ez dun bereziki endredatzailea edo antzeko zerbait. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 92. orr.
Eta izen-abizenak ere oker handirik gabe esango genituzke, banaka-banaka, sei endredatzaile horienak, hemen denek ezagutzen dugu-eta elkar! Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 169. orr.
Ea ikasten duzun zeure larrutik, endredatzailea halakoa! Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 186. orr.
Hegoa normalean gehiena, zeharhaize aldaize hego-mendebal zarpail eta lardaxkero astinzalea ibili ohi baita sarri, fanfarroi jo ohi du zenbait egunetan; udazken aldian kalmoxo-kalmoxo egon eta gero jaikitzen da endredatzaile. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 503. orr.