Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gure gizarte honek badu afizio bitxi propiala, abildadea uste dut dela, astindu-puntturen bat dagoen tokian, hantxe begiak ipini eta endreda-makilaren lanak egitekoa, horixe afizioa! Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 44. orr.
Feminista erradikalen diskurtso topikoa, Helena endreda-makilak kutsatua. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 58. orr.
Altube endredamakila hutsa da Orereta Ikastolako soinketa irakaslea. Berria - Kirola 2004-05-28
Botilaren sistema errepublikarra da azken batean, guztiz nahaspilatzailea endredamakila barraban. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 98. orr.
Argi esan ohi da, bai, zarpail eta endreamakil dabilenean: Hegoaize honek ebitara izango du akaberea. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 499. orr.
Tartean badira matxinsaltoak, batetik bestera bazterrak nahasten dabiltzan endreda-makilak. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 65. orr.
Eta zu "endredamakila bat", bere aferetan sudurra sartzen segituz gero zeure neurriko zapata aurkituko zenuena. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 360. orr.
endreda makila (3)