Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
endometrio iz uteroko muki mintza.
Obulua ernaldu ez denez, estrogeno eta progesterona hormonen kopurua jaitsi egiten da, umetokiko paretak (endometrioak) ezin dio eutsi eta odola kanporatu egiten da. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 45. orr.
Gehiago ere bada oraindik: arrautza uterora iritsiko balitz ere, ezingo litzateke umetokiko paretetan (endometrioan) geratu. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 92. orr.
Zikloaren hasieratik endometrioa odolez betetzen joaten da, ernalketa gertatuz gero haurdunaldia prestatzen joateko. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 45. orr.