Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

endokrino 1 izond barne sekrezioei dagokiena; glandulez eta kidekoez mintzatuz, bere jarioa zuzenean odolera isurtzen duena.

Beste batzuen ikuspegitik, berriz, ondoezak jatorri biologikoa, endokrinoa, guruinetakoa, organiko-funtzionala luke.     «Kuskue tanden», 2004 - 79. orr.

Guruin endokrinoak hormonak sortu eta odolean isurtzen ditu.  Berria - Gaiak   2004-09-12

Beste gai batzuek sistema endokrinoari eragiten dioten gaiak dituzte.  Berria - Gaiak   2004-11-23

Minbiziez gain, hesteetako arazoak, bihotz eta zirkulazio gaitzak, arazo endokrinoak, erreaktoreko partikulek eragindako arnas bideetako gaitzak eta, batez ere, immunitate sistemako kalteak hartu dituzte kontuan.  Berria - Gaiak   2006-04-19

2 endokrinologoa.

Etxera itzuli zenean, endokrino batengana eraman zuen amak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-07

Lehendabizi, endokrinoak txosten bat egin behar du, eta bertan ebakuntza beharrezkoa dela ziurtatu behar du.  Berria - Euskal Herria   2004-02-29

Talde edo unitate horiek lehen aipatutako hiru medikuek osatuko dituzte, hau da, podologoek, endokrinoek eta kardiologoek.  Berria - Gaiak   2004-03-14

Neurozirujauak, endokrinoak, psikiatrak, psikoanalistak eta baita argiketariak ere lanean jarri ziren, betiere zientziaren izenean eta haiek "osatzeko" asmo jatorra tarteko zela.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 81. orr.

Pedro Martul endokrinoak gero eta kasu gehiago aztertu ditu azken urteotan, inoiz baino larriagoak.  Berria - Harian   2005-03-30

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus