Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

endogeno izond barnean sortzen dena; barne kausengatik gertatzen dena.

Bi arazo mota daude gaur egun kolektibo horretan: arazo endogenoak eta exogenoak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-31

Faktore endogenoak garatu ditu, beraz, izugarrizko gaitasunarekin.  Berria - Harian   2005-04-27

Nahaste psikotikoekin edo nahaste depresibo endogenoekin alderatuz, esaterako, garbi ikusten da hori: anorexia eta bulimia kasu askoren oinarrian aldaera genetiko bat dago, baina ez dira gaitz hereditarioak.  Berria - Gaiak   2004-06-29

70eko hamarkadaren erdialdera ikerketek gora egin eta 80koaren hasieran cannabinoide endogeno batzuk eta euren hartzaile espezifikoak aurkitu ziren.  Berria - Harian   2005-04-17

Oinarrizkoena falta zaio, nahimen eta ekimen endogenoaren nahikotasun maila.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 112. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus