Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Askorentzat snob bat zen, zenbaitentzat odolkidetasunak eta endogamiak ahuldutako sasi-aristokrazia leinu baten azken alea. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 47. orr.
Tsarraren semea, Alexis tsarevitxa, hemofilikoa zen, hau da, emakumeek transmititu eta gizonezkoek -erregeen edo endogamia handiko beste zenbait familiatan usualki- pairatzen duten gaixotasuna zuen. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 249. orr.
Irletako edo zenbait eskualdetako «endogamia» izan liteke zio hori, «suizidiorako joera jarauntsi egin bailiteke». Berria - Euskal Herria 2004-03-10
Asko hitz egin da endogamiaz ere, euskal literaturak daukan kanpora atera beharraz. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 268. orr.
Egia da Espainiako unibertsitateetan endogamia gertatu dela, horrela definitzen baldin badugu endogamia, prozedura hori erabiliz etxeko jendea kontratatzea sistematikoki alegia. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 70. orr.
Endogamia dago irakaskuntzakoak ez diren enpresa guztietan, eredugarrienetan ere. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 70. orr.