Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Elephantiasisa gaitz endemikoa da munduko 32 herrialdetan; munduko 35 herrialde pobreenetako 32tan, beste era batera esanda. Berria - Gaiak 2004-03-17
Polioa gaur egun munduko lau herrialdetan bakarrik da eritasun endemikoa. Berria - Gaiak 2006-02-02
2005ean birusa endemikotzat jo zuten, baina aurten ez da oraindik hildakorik egon. Berria - Gaiak 2006-05-06
Malaria Tropiko Azpiko 102 herrietan hedatzen da, eta Afrikako Sahara Azpiko 45 herritan (hemen biltzen dira gaixoen artetik % 90), Hego Ameriketako zenbait herritan, eta Asiako beste zortzitan endemiko bihurtu da. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 141. orr.
Normalean umetan agertzen da gaitza, eta munduko leku askotan endemikoa da, OMEren arabera. Berria - Gaiak 2004-12-23
Ez dago "bat bitan banatzea" euskal herritarron gaitz endemikotzat jo ez duen orojakilerik. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 189. orr.
Compaore presidenteak, alta, «langabezia endemikoa» dela eta, ondorioz, ezin dela makroekonomiaren egonkortasuna bermatu erantzun zion Somaviari. Berria - Mundua 2004-09-09
Zenbait kasu endemikorengatik inor ez zen askorik larrituko, denetara ohitzen da jendea. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 155. orr.
Mediterraneo inguruko ibaietako espezie endemikoen %56 galtzeko zorian dira. Berria - Gaiak 2006-05-03
endemikoa da (5); gaitz endemikoa (6); gaitz endemikoa da (4)