Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

endelegu (orobat entelegu eta endelgu) iz adimendua.

Endelegua duenak konta beza piztiaren zenbakia.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 253. orr.

Gerta badaiteke beheko epaileak goikoak baino endelegu hobea izatea, eta haren iritzia arrazoiarekin baterago etortzea.Gerta badaiteke beheko epaileak goikoak baino endelegu hobea izatea, eta haren iritzia arrazoiarekin baterago etortzea.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 23. orr.

Adimenotako bat, gugandik hurbilena, endelegu egilea da, lurrarentzat eta gizateriarentzat garrantzi erabakigarria duena.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 19. orr.

Berari esker, sortzetik dugun endelegu potentziala aktualizatu egiten dugu.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 20. orr.

Begieste mistikoan biziki trebatuz utz itzak alde batera zentzumenak eta endelguaren jardunak eta sentigarria eta adigarria den guztia eta [...] gora hadi ezjakintasunean funts oro eta ezagutza oro gainditzen dituen harekin batasuna lortu arte.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 4. orr.

Morala eta Kritika ez dira propioki enteleguaren objektu, gustuarenak eta sentimentuarenak diren hainbatean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 303. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus