Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

endelegatu, endelega, endelegatzen (orobat entelegatu g.er. eta endelgatu g.er.) da/du ad ulertu.

Ez nion dena endelegatu.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 296. orr.

Endelegatuko banu, iruditzen zait berorretan egia osoa ulertuko nukeela.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 46. orr.

Mundu hori ez zuen nehoiz endelegatuko.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 46. orr.

Bazen, berriz, niri endelegatzen zail egiten zitzaidan xehetasun bat.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 344. orr.

Beste begi keinu bat egin zuen, eta hartan endelegatu nuen ez zidala ezer ulertzen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 379. orr.

Orain erraiten dizut ezen don Frantzisko ez zela jakintsu, ez bederen hitz hori komunzki endelegatzen den moldean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 35. orr.

Bretainera ez dakit, baina dena endelegatzen dut!  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 90. orr.

Egia esateko, gero eta nekezago zaizu irratiko mezuak endelegatzea.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 141. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

endelegatu ahal izan (6); endelegatu ez (5); endelegatu ez arren (3); endelegatu ezinik (5); endelegatu nuen (5); endelegatzen dik (6); eta endelegatzen (5); eta endelegatzen dik (4); zuzen endelegatu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus