Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Endekaturik eta zurbildurik zegoen makula, eta erretina osoko odol-hodiak mehetuta. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 125. orr.
Medikuntza mota berri honen xedea, birsorketarako medikuntza edo ehunen ingeniaritza deitu izan dena, endekatutako edo desagertutako zelulak ordezkatzeko, zelula berriak sortzea da. Berria - Gaiak 2006-01-31
Inguru guztian erdarak kutsatutako haurraren hizkera atrofiatu, endekatu eta aldrebestua literatura bihurtzen asmatu zuen Koldo Izagirrek Zergatik bai liburuan. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 80. orr.
Hiru sail horiei erreparatuz, bistan da, milaka grina eznatural eta ezbehar alferrik sortuz endekatuko eta hondatuko duela bere burua jendaje modernoak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 180. orr.
Honela hasi zen gatazka, hasieran agiri-gerra gisara, laster indarrezko gerra izatera endekatu zena. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 136. orr.
Badira garaipen batzuk goratzen zaituztenak, beste batzuek endekatu egiten zaituzte. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 157. orr.
Filosofiak fedea bere mendekotzat hartu nahiko balu, edo ordezkatu, erlijio hori eta berari dagokion fedea pobretu eta endekatu egingo lirateke, eta sasierlijio bihurtu, sasijainkoak sortuz. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 70. orr.
Berdintasun printzipioa identikotasun printzipio bihurtuz endekatu zenean, orduan sartu zen demagogia. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 171. orr.
Biek ere biek endekaturik dute oroigailua. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 300. orr.
· Eraikina gero eta endekatuago dago, baina akademiako aretoak erakunde askorenak dira, eta horiek ez dira ados jartzen nork zer ordaindu behar duen erabakitzeko. Berria - Kultura 2004-02-21
Zuen jeloskortasunak eta bekaizkeriak seme endekatu zaretela frogatzen du. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 372. orr.
Zoro endekatu kexati bat, besterik ez. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 59. orr.
Arraza endekatu batek ustelen elitea bakarrik onesten dizu. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 228. orr.
Egoera endekatu eta ustel horretan, gerraren absurdoa bere indar osoz agertzen da. Berria - Kultura 2004-05-01
Homerok etengabe mesprezatzen zituen "egun endekatu hauetan bizi diren gizonak". Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 89. orr.
Gure eskuak zarpail eta ahul ziren aldi berean, endekatuak, sentiberatasunik gabeak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 43. orr.
Ohitura primitibo eta ohitura endekatuen nahastea. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 183. orr.
Eguzki forma noble hartatik tenperatura apaleko bero forma endekatu horretara eraldatzen baita energia hori. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 302. orr.