Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

enbriologia iz biologiaren atala, enbrioiaren sortze eta garatzeaz ari dena.

Ataletan banaturiko jakintza-arlo bat izan da enbriologia luzaroan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 65. orr.

Animalia baten enbriologiak haren genealogia errepikatzen duela.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 130. orr.

Erresuma Batuko Giza Ernalkuntza eta Enbriologiarako Agintaritzak erabilera terapeutikorako giza enbrioiak klonatzea onartu du.  Berria - Gaiak   2004-08-12

Minbizia izateko arriskua dakarten ezaugarri genetikoak atzemateko eskaria aztertuko du bihar Giza Ugalkortasun eta Enbriologia Agintaritzak.  Berria - Gaiak   2006-05-09

Erabat logikoa zen, bada, xeheki aztertzea han organismo haren genetika- eta enbriologia-alderdiak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 81. orr.

Arrazoi horregatik, HFEA Erresuma Batuko Giza Ernalkuntzaren eta Enbriologia Arloko Agintaritzari giza enbrioiak klonatzeko baimena eskatuko diola jakinarazi zuen.  Berria - Gaiak   2004-04-22

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus