Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

enbrioi (ETCn 4.004 agerraldi) 1 iz garapeneko lehen etapetan dagoen obulu ernaldua. ik ernamuin; hozi.

Enbrioia sortu eta 48 ordura zelulak zatitzen hasten dira eta bi edo lau zelulako enbrioi bat ikus daiteke.  Berria - Gaiak   2004-05-08

Animalia heldu baten egitura, hain zuzen, hura sorrarazi duen enbrioiaren garapenaren emaitza da.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 12. orr.

Egokiera ona zen enbrioien eta minbizien arteko erlazioa aztertzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 83. orr.

Anfibioen enbrioiak ikertuak zituen lehenik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 55. orr.

Gaixo batekin bateragarria ziren zelula amak sortu ahal izateko 30 enbrioi klonatu zituzten 242 obulu erabiliz.  Berria - Gaiak   2004-06-17

Zer parte hartzen dute, ernalkuntzaren aurretik, amaren geneek enbrioiaren eraikuntzan?  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 59. orr.

Kartilagozkoak dira hezurren jatorrizko ereduak enbrioiaren lehen faseetan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 29. orr.

Barrabilak eta obarioak parekoak dira; enbrioiarengan jatorri bera dute eta leku berean osatzen dira.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 54. orr.

Aurkitu ziren hidrokarburo kontzentrazioak nahikoa ziren arrautza barruko enbrioia eta arrautza errun duen emea akabatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05

Lege berriak enbrioi, obulu eta hazi emaileen erregistro bat sortzea aurreikusi du.  Berria - Euskal Herria   2006-02-17

Gizabanakoak klonatzea eta nortasun bereko milaka aleak ekoiztea azal zati batetik, enbrioiak in vitro fabrikatzea eta, batez ere, geneak manipulatzea eta munstroak sortzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 94. orr.

Enbrioien garapenean zehar gertaturiko eraldakuntza sarritan txiki-txikiei zor zaie aldea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 144. orr.

Gaitzak sendatzeko, enbrioietatik lortutako zelula amak erabiltzeak ekarriko dituen osasun onurak nabarmentzeko kanpaina nazionala egin nahi du.  Berria - Mundua   2004-10-31

Enbrioien zelula amekin sendabideak egitea debekatzen dute Espainiako legeek.  Berria - Euskal Herria   2004-08-03

Enbrioiak aukeratu ahal izango dira gaixo dauden seme-alabak osatzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-02-17

Bihotzik gabe "euthanasiaren" alde dira, bai eta abortuaren alde, eta beraz ahulenen kontra, mintza ez daitezkenen kontra, horien artean baitira enbrioiak eta umekiak, hozitzen eta handitzen ari den giza presunaren seinale nabariak.  Herria   2003-12-25

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Enbrioi goiztiarren zelulen antzekoa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 83. orr.

Bere enbrioi ernalduak erabiltzea debekatu diote emakume bati.  Berria - Gaiak   2006-03-08

Enbrioi klonatuen ikerketan ere gezurra esan zuen Hwang Woo-suk zientzialariak.  Berria - Gaiak   2006-01-10

Zelula bat aztertuz gero, enbrioi osoaren ezaugarriak ezagutu daitezke Enbrioi osasuntsua txertatzen zaio gero emakumeari, uteroan.  Berria - Gaiak   2004-05-08

Enbrioi immunearen ziletik ateratako odol zelulak gaixoari txertatuta.  Berria - Euskal Herria   2004-07-10

Enbrioi klonikoen kasuan, ordea, arriskua txikiagoa dela diote adituek.  Berria - Gaiak   2004-06-17

Izozturiko enbrioiak adoptatzeko munduko lehen gunea aurkeztu dute.  Berria - Gaiak   2004-10-08

Sobraturiko enbrioiak soilik erabili ahalko dira, Frantzian in vitro sorturikoak eta izoztuak.  Berria - Gaiak   2006-02-08

Klonatutako enbrioietako zelula amak erabili nahi ditu diabetea sendatzeko.  Berria - Gaiak   2004-06-17

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lortua zuten enbrioi-tankerako zelula horiek bakartzea eta saio-hodietan mantentzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 83. orr.

Enbrioi-bizitzaren lehen urratsetatik geroko animaliaren plana bideratzen duten prozesuak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 59. orr.

Enbrioi-geneen gidaritzapean, enbrioiaren gorputza, arrautza ernalduak irudikatua, hamar segmentutan banatuko da.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 60. orr.

Euli heldu baten sabela erabiltzen zuen, saio-hodi gisa, enbrioi-zelulak hazteko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 80. orr.

Organismoak beren artean oso desberdinak izan arren, haien enbrioi-garapena gobernatzen duten geneak kideko dira guztiak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 12. orr.

Inork ez du, baina, helburu estetikoekin egindako enbrioi hautatzearen alde hitz egin.  Berria - Gaiak   2004-07-18

Helburu terapeutikoekin egindako enbrioi aukeratzeari buruz.  Berria - Gaiak   2004-07-18

Umeak garatzeko bizi-egoera kaxkarrean dauden bikote nahiz emakumeen ume-gura; enbrioi-trafikoa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 95. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gaur egun, badakigu geneen eta ingurunearen arteko eragin-truke etengabe baten bitartez gauzatzen dela giza enbrioiaren garapena.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 191. orr.

Badira hamar gene, HOM gene direlakoen saila osatzen dutenak, euli-enbrioiaren baitan kargua dutenak eratu berri diren segmentuen nortasuna zehazteko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 61. orr.

Marmoken geneak txertatu zizkieten txerri enbrioiei.  Berria - Gaiak   2006-01-13

Sagu-enbrioiaren garapenari buruzko laborategi espezializatu batera.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 87. orr.

5 irud/hed ernamuina.

Giza sumisio modu ororen enbrioia baita familia: gizatasun partikular posible guziak, sortze beretik hipotekan hartzen dituen muintegia.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 266. orr.

Manifestuak enbrioi egoeratik mundura jaiotzeko bidea hasi du jadanik.  Berria - Kultura   2004-09-17

Enbrioi-zibilizazio hau Erdialdeko Asiako historiaren bederatzi mendeko emaitza zen, denbora horretan arro honek bere bizitza propioa izan zuelarik funtzio bereziekin, merkataritza-bide handietan kokatua egon eta bertan greziar kolonizatzaile asko egotearen ondoriozko funtzioak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 413. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus