Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Berrehun metroz berrehun metro galga jarri, gelditu, enbragea kendu, enbragea sartu, martxa aldatu beharra izango da, ezin askatuzko butxadura baten nahasmenduan. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 95. orr.
Enbragea askatu eta azeleragailuari eraginda, orroka egin du autoak aurrera. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 13. orr.
Ibilgailuaren koadro dotorera makurtua [...] gurpilei negar, enbrageari irrintzi eta martxa-aldagailuari karrank eginarazten zien. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 9. orr.
Hemendik hamar kilometro egin baino lehen hiru auto joak izango ditu, enbragea zurrundurik izango du, pneumatikoak zulaturik. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 96. orr.
Enbragea erretzen, geldiro doa autobusa. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 38. orr.
Autoetako enbrage eta balaztetan. Berria - Ekonomia 2004-09-12
Zerbitzugunea bertan dago, abiadura jaitsi, enbragea zapaldu eta laugarren martxa sartzen dut, bostehun metroko seinalea, enbragea berriro, hirugarrena, eskuinetara bihurgunea, zuhaitz txikiak nonahi, orain urte gutxi landatuak. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 111. orr.
Atzerako martxa eta hanka enbragean dardarati, kezkati hau ere (hanka eta ni bat gara). Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 77. orr.
"Gaugiro ederra!" esan, eta martxak aldatzeko eskua berriro enbragera eraman du. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 236. orr.
Dardara hura enbragearen gainean sumatzen zuen, aldaketa palankaren gainean sumatzen zuen, autoaren berezko dardararekin bat eginez. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 110. orr.