Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

enboskada iz zelata, segada.

"Erailketa bat izan da", lagundu dio Manuk, "hamaika bala sartu dizkiote Inaxi Zeberiori, enboskada bat izan da eta hiltzera joan dira, garbi-garbi, hogei zipaio armaturik, txaleko antibalekin, lotan zegoen borrokalari baten aurka...".  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 358. orr.

Goienkalen, arkupeetan antolatu dute enboskada, zutabeen ostetik batbatean agertu eta inguratu egin gaituzte ordenaren guardiek.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 136. orr.

-Eta jeeparen enboskada berriro egiten badugu? -proposatu du Joxek, pegatinak eskuan oraindik.     «Bizia lo», 2003 - 68. orr.

Ziur bainaiz enboskadan hil zutela.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 387. orr.

Falangistak agertzen ziren, atarte batetik edo edozein zutaberen ostetik enboskadan, lagunak bata besteagandik apartatu eta galdetzen ea zertaz ari ziren hizketan.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 135. orr.

Hemezortzigarren mendeak jada ikusia zuen oihaneko indiarra europar mosketeaz baliatzen zelata eta enboskada-gerran.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 147. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus