Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

enbolia iz zain edo arteria batean koagulo edo kideko batek eraginiko buxadura.

Itxuraz, enboliak eman aurretik baino zuhurtasun handiagoa zuen, berehala ulertu baitzuen aukera hura hartu edo uztekoa zela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 313. orr.

Urtetan idatzi omen zioten elkarri, Hannak eta amak, eta berau, bestalde, ez ei zen enbolia batez hil, nik beti hala uste izan dudan arren.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 278. orr.

Orduan aitarekin joan nintzen bizitzera, baina gertatutakoak ez zion inolako onik egin tabakoak hondatutako bere osasunari, eta bat-bateko enbolia batek eraman zuen handik hilabete batzuetara.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 104. orr.

Elias Elortzak -berak zioen bezala, "enbolia txiki batek" eman zionez gero- nahiko lan izaten zuen hitz egiteko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 15. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus