Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Guretzat idazle enblematikoa den Isaias Schoppedhauer lehenbailehen kanoniza dezaten. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 42. orr.
Zebda talde enblematikoa Baionara etorriko da laster, Baiona Berria talde munizipalak gomitaturik. Herria 2002-10-24
Kanta dezala Blowin' in the wind askatasunaren aldeko kanta enblematiko hura, orain berrogei urte bezala oraindik ere zoragarri. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 148. orr.
Musikari asko falta dira, esan duenez, abesti enblematiko ugari. Berria - Harian 2006-04-05
Escoriala sartuz Perrault-en jatorrizko bertsioan azaltzen ziren eraikin frantses enblematiko haien ordez. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 110. orr.
Gaur egungo arkitektura enblematikoa ez da jada Arantzazu edo gaur egungo eskultura enblematikoa ez dira Oteizaren apostoluak edo Chillidaren haize-orraziak. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 65. orr.
Hasia zegoen ordurako bere lanik enblematikoena prestatzen: Historie (s) du cinema. Berria - Kultura 2004-09-19
Entelekiak argitaletxeko idazle enblematikoena. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 137. orr.
Zaila da, baina ez dugu ikusten beste biderik, fiskala eta epailea tematuta daudelako Iñaki Uriarekin, badirudi modu enblematikoan eduki nahi dutela espetxean. Berria - Euskal Herria 2004-07-16
Lehendabiziko gorabehera enblematiko horietakoren bati lagunduta, diruak bereganatu egiten du ikurraren loria. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 91. orr.