Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
enblema iz irudia, ikurra, ezaugarria.
Elkarren ondoan, bi andreek ilunaren eta argiaren irudia osatzen zuten, tristeziaren eta alaitasunaren enblema moduko bat. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 31. orr.
Mistikoek, jite bertsuko kinkan, enblemak darabiltza oparo: dibinitatearen adierazgarri, nolabait txori guztiak den txori bat aipatzen du pertsiar batek; Insulis-eko Alanusek, berriz, esfera bat. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 168. orr.
Bizitzaren eta heriotzaren arteko enblemarik sakonena hilobia eta tximeleta da. Berria - Kultura 2004-04-04
Obabako garai haietan enblema moduan eraman zezakeela txaketaren solapan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 375. orr.