Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
"Enbido", entzun genuen orduan. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 70. orr.
Enbido txikira, Luisek. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 74. orr.
Baina, jakina, Hélène Daudet-ek eutsi egin zion enbidoari, hark uste ez bezala, bere kartetan konfiantza osoa zuelako. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 271. orr.
Hala ere, atxiki egin nion enbidoari. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 243. orr.
-Ordian entseatuko gera inbido egitea. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 44. orr.
Erronka latza litzateke 13 egunetan bost kilo gehiago erantsi eta saiakera egitea 280koarekin, baina guk enbidoa botatzen diogu. Berria - Kirola 2004-12-28
PSE-EEren enbidoari eustekotan egon daitekeela iradoki du Imazek. Berria - Euskal Herria 2004-03-27
ALTADISEK (%2,1) erreakzio azkarra izan du, Philip Morrisen enbidoari prezioak jaitsiz erantzunda: aurretik erabakitako prezio igoera pipatu eta akzioa kea dariola laga du. Berria - Ekonomia 2006-02-02
Sarak bere enbidoa bota zidan arte. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 193. orr.
Gatazkaren enbidoa gutxi balitz bezala, hordagoa bota die enpresak Gabonen bezperan: Ernst&Young aholkularitzak eginiko azterketa batean oinarrituta, gaur egun dituen 239 langileetatik 77[...] sobran dituela jakinarazi dio langileen batzordeari zuzendaritzak. Enbidoari hordagoa joz, aurrera egitea erabaki dute hogeita hamazazpi gizonek aho batez. Berria - Ekonomia 2004-12-24
Hainbeste enbido eta hainbeste hordago. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 43. orr.
Alabaina, demoek hastapenean egindako enbido soilari entzungor eginez ihardetsi dio SNCFk. Berria - Euskal Herria 2004-01-08