Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

enbeia (orobat inbeia g.er.) iz ipar desira, guraria, gogoa.

26 liburu idatzi ditut euskaraz eta, beti dut gogoa eta enbeia, euskararen ontsa ikasteko.  Herria   2003-12-25

-Lena pilota horiek -enbeia dut zuri galdegitea-, orain gizon gazteek egiten dituzte ere, erraiten den bezala, emazteen lanak.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 81. orr.

Orain gosea nagusitu zait, ohartu banaiz ere parropiaren eliza bereziari, bere horma alimalearekin pleka aritzeko enbeia emaiten didana.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 226. orr.

Herriaren maitatzen hasi naiz, urrunegi joan gabe: barne iraultza zailegia zitzaidan eta ez nuen nere buruarekin borroka aritzeko enbeiarik. Indarrik.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 40. orr.

Eta hor badituzue proiektu berri batzu edo... enbeia batzu?  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 117. orr.

Amak ez zuen alabaina, gaiaren muinera lerratzeko inbeia handirik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 16. orr.

-Ez, ez diat dantzan aritzeko enbeia handirik.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 39. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus