Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

enbata 1 iz itsasotik datorren haize gogorra edo ekaitza; haize joaldia. ik galerna.

Enbataren indarrez itsasoa gero eta harroago zegoenez, lokarriak puskatuta eta aingurak galduta, ontzia, olatuen jostailu, noragabe zebilen itsas gainean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 854. orr.

Enbatak ontzi bat hondora dezake.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 34. orr.

Alexandroren ontziek, Patialatik uztailean abiatuta, enbata asko jasan zituzten, eta bidaia luzea izan zen, kontrako monzoiarekin bidaiatu zutelako.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 42. orr.

-Enbatak jotzen duen gau batean itsasoratuko gaituk.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 127. orr.

Bere burua botako zuela zabaldu zen auzoan, hala egiten omen zuten enbata sortuta bokalera ezin sarturik senarrak itotzen ikusten zituzten emakumeek, garai batean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 136. orr.

Zoruko hormigoia hareazko alfonbra batez estalia zegoen, enbatak ekarria.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 165. orr.

Sopranoendako kabatinak abestuko ditu, mareen, hurakanen eta enbaten musika eternala abesten duen itsasotik hurbil.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 69. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hautsa, eta burdinurtuzko farola, xirulaka hasten dena, eta ni kulunka eta barrez, farolaren argi dardarkari eta hil-hurrenkaria, enbata galanta behar du izan gaurkoak ere, zaldi irrintzikariak ozta-ozta eusten baitio gurdiari.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 273. orr.

Monzoi bataren eta bestearen artean, haizeak aldatu egiten dira aldi batez, eta iparraldeko haize batek, ohiko haizeekin nahastuta, enbata izugarriak eragiten ditu batez ere itsasbazterretan.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 42. orr.

Enbata lazgarrienak bisita egin balio bezala zegoen guztia: sarrerako ispilua txiki-txiki eginda, altzariak lurrean, aterkiak sakabanatuta...  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 120. orr.

1987an, azkenik, Galizia aldean izan zen oraingoan enbata latza, hiru egun iraun zuena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 406. orr.

1897an, Kantauri aldean bota zuen berebiziko enbata, hasi Galiziatik eta Asturias eta Santander nahastuz, Bizkaia, Gipuzkoa eta Iparraldea serio kastigatu zituelarik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 233. orr.

Haizearen enbata lasterra sentitu genuen, gure gainetik igaro zenean.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 57. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Badaki eguraldiak nahasi-bidea hartzen garaitsu honetarako, eta galerna-hotsak ere, enbata-zantzuak zabaldu ohi dira batzuetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 232. orr.

Enbata gau batean, 1820an, oraino jakin ez den esku batek kandela eman zion lau bazterretarik.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 63. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Mesprezuzko behako hura egotzi zidan, laburra baina hertsia [...], zeinaren aitzinean sentitu bainintzen hautsa haize-enbataren magalean bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 308. orr.

Marka guztiak hautsi zituen montzoi enbata 1861ean gertatu zen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 359. orr.

Batak kementsu erakusten dio aurpegia, ihien malgutasunaz mugitzen diren zangoen gainean aurrera okertuta doan gorputza ekaitz-enbatena lako indarrarekin bultzatuz.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 170. orr.

5 irud/hed

Gure aitari koleraren haizea etortzen zitzaion eta azkenean beti enbata hasten zen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 18. orr.

Errioxatik etorritako enbata bortitz batek astindu zituen Atano III.ko zoko guztiak arerioen asmoak birrinduz eta ikusle askoren asmoak zapuztuz.  Berria - Kirola   2004-03-16

Orain isilik da Amaiaren baitako enbata.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 73. orr.

Hiruretan hogei bat urte, giro udatiarragatik ere jertse lodi bat janzten zuen, ez noski haizegailuen enbatei buru ematearren.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 330. orr.

'Tramontana'-ren enbatari ondo eutsi diote euskaldunek eta sailkapeneko goialdean daude.  Berria - Kirola   2004-03-24

Beldurraren enbatak bortizki kolpatu zuen hurrengo Big Lannie eta ikarak jota jarraitu zuen gau eta egun.Tontor haizetsuren batean duda-mudan eta inongo babesik gabe zalantzaren enbata guztien mendean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 261. orr.

Bizitza-aldi lasai gisa oroitzen dut nik hura, zure baitan enbata mozorrotu bat izan zitekeela ohartzen naizen arren.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 32. orr.

Gaztea aise altxatzen dela bihotza astintzen duten gertaera malerusetatik, baina zaharrak peril handia bizi duela antzeko enbaten aurrean.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 54. orr.

Mareen, hurakanen eta enbaten musika eternala.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 69. orr.

Kodeak ezartzen duen kautela erabili zuenez, borrokalari mairuak baizik ez zituela zain izango enbatari eusteko, denak gizonezkoak eta denak sasoikoak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 233. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus