Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

enbarkazio iz ontzia; itsasontzia.

Kalaportu ez zen handia, sasoi hartan portuak hamabosten bat enbarkazio izango zituen, ontziola ere bai konponketak egiteko, eta elur fabrika, eta beste gauza asko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 38. orr.

Ontziratuta zaudela iradokiko dizut eta itsaso zabalean zehar enbarkazioa abantean doala.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 159. orr.

Beheranzkoan, hareaz beteriko zakuokin kartoletaraino enbarkazioa, udaletxe aurreko nasara datoz, eraikin horixe babesteko dira-eta mozolo-itxurako zakuok.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 79. orr.

Motorra itzali eta enbarkazioa geldituta ere, izotz haitz bat hurbilduko zaizue istriborretik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 279. orr.

Gero arrantzaleak helduko ziren, sare konpondua enbarkaziora eramateko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 72. orr.

Hementxe dituk faxistak gauez pasatzen dituen gizonaren datuak; eta haren enbarkazioaren izena.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 25. orr.

Edwin enbarkazioaren karelean topatuko duzue.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 186. orr.

Enbarkazioaren kroskoa ez du izotzak intxaur oskola lez hautsiko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 344. orr.

Eta Kaioarri geratu zen bakarrik agertuan, enbarkazio herdoildua, eta kaioak gainean jirabiraka, eta orain Kalaportu atzean utzi eta istriborretik ateko bandako iluntasunera so egin zuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 406. orr.

Enbarkazio eskoratuaren kroskoaren alboan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 361. orr.

Enbarkazio txiki, ez hain txiki eta handi gutxi haien anabasan bihotzak besterik diotso.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 80. orr.

Nasan, banda batera etzanda zeuden enbarkazio asko, itsasora irteteko asmorik gabe, emakume eta santu izenak erakutsiz.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 53. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

enbarkazio bat (3); eta enbarkazioa (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus