Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

enbarkatu, embarka, enbarkatzen 1 da ad ontziratu.

Bera ere, noiz enbarkatu zen ganorazko ontzi batean, ba?  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 24. orr.

Enbarkatu gara eta itsasora irtenda lehorreko izkinada bistan dela goaz, mangle zerrenda luzea dugula istriborreko bandan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 44. orr.

Horrexegatik esan dizut portua ez zen beste lekuren batean enbarkatu nahi izango zuela, eta hantxe harrapatu zutela.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 146. orr.

Ez ahantz, enbarkatuz aise joanen baldin bazara, aldiz barkean edo ontzian enbarkatzen denak ez duela beti denbora nahi duen bezala; hobe dela bakarrik konpainia gaiztoarekin baino.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 97. orr.

Bera marinel dabilen Aintzatasuna arrantzontzia beste baporeekin batera Bilborako da-eta, ahor herrikoak enbarkatzen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 70. orr.

• 2 du ad

Kataluniako Aste Tragikoa Bartzelonan sortu zen, tropak enbarkatu nahi izan zituztenean Kuba eta Filipinetarako.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 66. orr.

Badaki hark hortxe geldi geratuko direna, harik eta arraina enbarkatu arte behintzat.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 185. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

enbarkatu nahi (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus