Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

enas 1 izond txukuntasunik gabea, zikina, lohia.

Neska enas bat etorri zitzaion zerbitzatzera.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 83. orr.

Zerbitzari enasari bi penikekoa eta penike-erdikoa ordaindu eta tabernatik irten zen bere alderrai-aldiari berrekitera.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 84. orr.

Gizon enasa zen; gauzak erortzen zitzaizkion berokira; munduan zereginik gabeko agure baten asperdura zeukan; eta emazteak gelatik bidali zuen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 45. orr.

Baina enasa zen, eta traketsa, ogia eta gazta jaten.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 201. orr.

2 irud/hed

Unamuno-ren kasuan susmoa du, haren izpiritualismo eta mistizismo guztiak funtsezko materialismo enas bat disimulatzen duela (beharbada Ortega-k a priori deus izpiritualtarako ezindutzat zeukalako euskal arraza).  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 219. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus