Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gauza jakina da apiril erdi aldera itzultzen dela enara gurera, negua hegoaldean igaro ondoren. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 112. orr.
Rayk esan zuen birigarroak eta enarak eta hegazabalak zebiltzala gure gainetik hegan. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 158. orr.
Horregatik enara bat edo beste dabilenean, gure aurrekoek ondotxo zekiten, uda urruti zebilela. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 115. orr.
Enarak etortzen diren garaian galtzen dituzte tulipek petaloak. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 23. orr.
Nora joan zaizkizu enaren hegadak? Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 149. orr.
Enara batek hegaldi laburra egin zuen etxearen teilatupeko habia ezkututik eltxoren baten bila, gero berriro habiara itzultzeko. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 125. orr.
Enara bakar batek urtero hamar milioi eltxo irensten omen ditu. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 111. orr.
Senez joaten zen, enarek hegora edo alkatxofek eguzkitara jotzen duten bezala. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 192. orr.
Akorduan dut enarak zebiltzala uda hasierako aire gardenean gezien moduan. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 12. orr.
Enarek biribilak egiten zituzten airean, garrasika. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 187. orr.
Gertatu zen gizonek ehizatu eta jan egiten zituztela gainerako txori eta hegaztiak, baina enarak, beren babespean hartua baitzuten, haien etxeetan egiten zuela habia, beldurrik gabe. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 112. orr.
Enara habe goren batean dago pausatuta. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 16. orr.
Enara listo dago habiak lokatzez egin eta kumak ateratzeko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 140. orr.
Enara txioka bezala ari naiz intzirika, usoa urrumaka bezala. Elizen arteko biblia Is 38,14
San Frantzisko predikatzen hasi zen, eta aurrena txirtxirrika ari ziren enarei agindu zien berak predikatu bitartean isilik egoteko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 972. orr.
Izokinak gure ibaietan gora edo enarak habiara xuxen gidatzen dituena bezalako indar bat. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 131. orr.
Enarak baitira hil diren umetxoen espirituak. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 301. orr.
1970. eta 1990. urteen artean behera egin zuen enaren populazioak. Berria - Gaiak 2004-11-10
Enara arreak ziren, sendokote indartsuak, ez ipurtxuriak, baina hemen genituen, negu gogor hotz baten ostean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 116. orr.
Enara arre grix horiek, berriz, apenas alde egiten duten denek inguru hauetatik neguan bertan ere. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 354. orr.
Betetasun zantzu hunkigarria beti enara goiztarrena. Txillardegi «Putzu», 1999 - 81. orr.
Enara ipurtxuriak auskalo zenbat multzo eta saldo osatzen dituzten Arantzazun bertan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 354. orr.
Eguzkia goian da, begi zorrotz, enara saldo bat badoa eta badator. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 246. orr.
Han zuen enara bikoteak bere habiatxo mimoz eta moko-kolpe askoz, lokatz busti goxoz buztinetan osatua. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 116. orr.
Bi enara bikotek ekarritako hegada berezia. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 116. orr.
Aireplanoak herri gainean jirabiraka, burdinazko enara erraldoiak, ilunak, astiro, ozen, eta kanpai hotsak egundokoak baino larriagoak. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 63. orr.
bi enara (3); enara batek (3); enara eta (4); enarak eta (3); enarak etorri (9); enarak etorri garaiez (3); eta enarak (6)