Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Herminio berezia zen, nire lehenengo bezeroa, eta uste dut ikusi orduko enamoratu nintzela. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 42. orr.
Enamoratu zara, horra zer duzun. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 108. orr.
Eta hizketan eta hizketan egin genian... Gauerako seko enamoratuta geundean biok. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 59. orr.
Enamoraturik al zaude? Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 53. orr.
Lamelaren ezkutuko sekretua enamoratuta egotea zen, baina egiaz enamoratuta, aristokraziako emakume batez. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 68. orr.
Nirekin enamoraturik dago, horregatik ekarri ninduen hona. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 150. orr.
Silveriok Sirena maite du, Sirenak, ordea, Dorido, eta Doridok Silvia, baina, Silvia Silveriorekin dago enamoratua. Berria - Harian 2005-04-13
Ai, alabatxu, ezkondu zaitez berarekin, ez al duzu ikusten benetan zurekin enamoratuta dagoela? Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 162. orr.
Hori gehiago dago enamoratuta bere buruarekin zurekin baino. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 84. orr.
Imajinatu ere ezin zitekeen egin bi emakume desioz beteak, elkarrekin enamoratuak. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 64. orr.
Ilargia atera gabea zen artean, eta horrek salbatu zuen bidelapur enamoratua. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 78. orr.
Ikasle Enamoratuaren kasua. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 72. orr.
Barrea eragin zion Lucyri bikote enamoratuen anekdotak. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 170. orr.
Gregoriyo hori, arrantxero izateko bakarrik balio zuena, nire enamoratuaren aita omen zen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 152. orr.
Inoiz ez nuen ordu arte sospetxatu zenbateko ezina senti dezakeen enamoratu batek. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 144. orr.
Emakumeen sen zierto horrekin, istanteko igartzen baitiote beren enamoratuen beldur eta ahuleziari. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 93. orr.
Haren ahoaz enamoratua nintzen, adiskideak, haren ahoaz! Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 133. orr.
Aspaldi ase baitzituen gaixoak, amodio jolasak eta bizi grinak, eta hauts enamoratuaren muintegi gordean, amodio hazia mamituxe zaio gaurgero. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 183. orr.