Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Emultsio bat izan ohi da ukendua: droga bat izaten du ingurune koipetsu edo ezkotsu batean sakabanatuta. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 77. orr.
Agirregabiria elektroforesia eremu elektrikoaren eraginez soluzio edo emultsio bateko partikulak higitzea egiteko txip bat garatzen ari da Arrasateko enpresan. Berria - Gaiak 2004-03-11
Orduan konturatu zen zinten emultsioak itsatsiak, kolatuak, geratu zirela eta bideo aparatuek ezin zituztela jiratu. Berria - Kultura 2006-04-26
Beste guztiak berdin errugabe sentitzen zituan: lehengaiak ontzat eman zituztenak, zilar bromurozko emultsioa prestatu eta berrikuskatu zutenak, xaflak paketetan sartu, bilgoak lotu eta biltegian pilatu zituztenak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 274. orr.
Argazkilariek ondo ezagutzen dute egoera hori, filmaren emultsioak ez baitu xurgatzen hara iristen den argiaren kantitate txiki bat baino. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 103. orr.
Erantsirik zekarren erradiografia egiaztagarri bat: tira, balekoa pikorraren aldetik (barka hizjokoa: emultsioaren pikorraz ari nauk orain) eta kontrastearen aldetik, baina orbantxo zuri, luzanga, babarrun baten tamainakoz josirik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 271. orr.
Horiek prestatu zioten bere erakustaldi ikusgarrienerako bidea, 1861ean erakutsi baitzuen koloretako argazkiak egin zitezkeela, nahiz eta emultsio fotografikoa bera zuri-beltzeko argazkietarakoa izan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 43. orr.
Arrisku bat dago: emultsio sentikorrean zehar igarotzean baliatu ez den argiaren parte bat, zeluloidearen oinarriak islaturik edo barreiaturik, geruza sentikorretara irits daiteke atzera. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 103. orr.