Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

emokatu, emoka, emokatzen 1 du ad mukuru bete; igarotzea eragozten duela bete.

Basamortuetan, errautsez eta gatzez emokatu belarrez asetzen ziren ardiak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 36. orr.

Hagunez emokatu kikara ezpainetara ekartzen nuenean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 85. orr.

Herriko kasinoko atea ikuslez emokatua zen, noiz zinema aretora sartzeko baimena lortuko.  Berria - Kultura   2004-01-24

Lodikotea, moldegabea, inoxoa eta aurpegi pikorrez emokatua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 41. orr.

Eskuak buztinez emokatuak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 157. orr.

Kasu eskasez, eman dezagun, gasna itzul eta mindu daiteke, halaber hautsez edo harrez emoka.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 40. orr.

Jantzi urratuak, izerdituak, zerrikatuak, usainduak eta zorriz emokatuak behin betirako baztertu zituen eta, haiekin batean, sufrimenduaren sinbolo ziren jantziak.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 208. orr.

Kukusoz emokatu lurraren gainean jarrita.  Herria   2004-03-25

Baina RN10a ere autoz emokatua zen Getariatik aitzina, Biriaturako norabidean.  Berria - Euskal Herria   2004-08-01

Paperezko lore handi bezain itsusiez emokaturiko pareten artean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 132. orr.

Eta beti erne egon behar, Itsasuko bazterrak alemanez emokatuak baitziren.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 20. orr.

Gizonak hazia barreiatu zuen emaztearen sabelpea emokatuz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 108. orr.

Eri punta guziak tinta beltzez emokaturik.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 25. orr.

Ala auto bat jauzaraziz plaza jendez emokatu batean, ala kamikaz gaixo batek zapartaraziz berekin ekarri bonbak jendeketaren erdian.  Herria   2005-05-12

2 irud/hed

Guzia isiltasun zuriz emokatua zelarik, lanbro tanta ñimiñoek sistatzen zuten aurpegia. Ikusi nuenean Tjapukai Dancers-ez emokatu belarrietarik walkmana elki nuen eta haren ondora lehiatu nintzen alegeraki agurtzearren.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 130. orr.

Laguntza deia zintzurrean emokatu zitzaion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 30. orr.

3 emokadura egin, kareberritu.

Herriko etxeak eskola honetan lanak abiatu zituen 1981ean, garbitzen, emokatzen, xuriz tindatzen eta hola.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 54. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus