Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hiru magnitude horiek, fluxua, intentsitatea eta luminantzia, argia emititzen duen objektuari dagozkio. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 25. orr.
Argi-fluxua gauza batek emititzen edo islatzen duen argi-energiaren kopurua da. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 25. orr.
Ondorioz, izarrak emititzen dituen uhinen indarra ere aldatu egiten da. Berria - Gaiak 2004-09-02
Al Jazeerak exekuzioaren bideo zinta bat jaso, baina ez zuen emititu «ikusleen sentsibilitatea ez mintzeko». Berria - Mundua 2004-09-03
Euskal Telebistak grabatu eta emitituko du. Berria - Kultura 2004-06-16
Bi telebista kate pribatu eta irrati kate bat hizkuntza kurduan emititzen hasi ziren, atzo lehen aldiz, Turkiaren menpeko Kurdistanen. Berria - Mundua 2006-03-24
ETB1ek inoiz emititu duen emankizun ikusiena. Berria - Kirola 2004-10-06
Telebista edo irratietan emititutako irudi edo soinu zatiek, ezingo dute 45 segundo baino luzeagokoak izan. Berria - Harian 2005-10-27
FMz emititzeko baimena lortzea da helburua. Berria - Euskal Herria 2006-01-10
Radio City Halletik zuzenean emititzen. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 59. orr.
Jose Antonio Agirreren heriotzaren bigarren urtemugaren karietara Caracasko Eusko Deia irratiak 1962an emitituriko soslaia. Berria - Kultura 2004-02-03
Gure Irratiko zuzendariak azaldu duenez, martxo hondarrean bukatuko dira lanak eta udaberrian hasi nahi dute Uztaritzetik emititzen. Berria - Euskal Herria 2006-01-06
Gure Irratiak, Xiberuko Botzak eta Irulegi Irratiak lizentziarekin emititzen dugu. Berria - Harian 2005-06-01
Irratia piztu, eta dialari eragin nion atzera eta aurrera, harik eta musika klasikoa bakarrik emititzen zuen irrati bat aurkitu nuen arte. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 106. orr.
Atzerriko holandar gobernuaren irratia; Londresetik emititzen zuen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 49. orr.
Osaba Xabierrek esan zidan Don Albertok ospea beste gauza batengatik lortu zuela batez ere, gerra bukatu ondoren Radio Parisetik emititutako irratsaioengatik Doctor Padre Olaso ezizenarekin. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 100. orr.
1991ko gatazka hartan, AEBetako kateak Bagdadetik emititu ziren irudien monopolioa lortu zuen. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 56. orr.
Baita telebistan geuk edo kantari baten ahotik aurkeztu eta behin emititzen diren sorta horiek ere. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 58. orr.
Musika bideoak ari ziren orduan emititzen. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 185. orr.
Laringe hotsa uniformea da, eta hotsa zuzen-zuzenean, glotisak emititzen duen eran, atzemango bagenu, nolakotasun beti-batekoa irudituko litzaiguke. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 71. orr.
Ankara astelehenean hasi zen hizkuntz gutxituetan egindako saioak emititzen. Berria - Mundua 2004-06-10
Ohikoena, hamarretan emititzekoa den saioa zortzietan grabatu eta "zuzeneko faltsua" bezala ondoren emititzea izaten da. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 53. orr.
Zentral nuklearrek ez dute ozono geruzaren urritzearen erantzule den karbono dioxidoa (CO2) emititzen, eta askok energia nuklearraren aukeran kokatzen dute berotegi-efektuko gasen murriztea xedetzat duen Kyotoko Protokoloa betetzeko modu bakarra. Berria - Gaiak 2006-04-20
Erregai-pilak elektrizitatea eta beroa sortzeko erabilitakoan, CO2ren emisioak %30 jaits daitezke, eta nitrogeno eta sufre oxidoak mila aldiz gutxiago emitituko dira. Berria - Gaiak 2006-02-10
Beasaingo CAFek onartutakoa baino 94 aldiz zink gehiago emititzen du; Santurtziko zentral termikoak onartutakoa baino 300 aldiz nikel gehiago; Muskizko findegiak, onartu baino 158 aldiz sufre oxido gehiago; Lantarongo General Quimicak 14 aldiz bentzeno eta tolueno gehiago; Pasaiako Zentral Termikoak ametitu baino 60 aldiz dioxina eta furano gehiago emititzen du. Berria - Euskal Herria 2004-05-08
EBren arabera, 119 enpresa horiek isurtzen edo emititzen dituzten gaien kantitateak herritarrek jakin beharreko modukoak dira eta Administrazioak begiratu egin behar ditu; izan ere, horien jarduera poluitzailea izan daiteke. Berria - Euskal Herria 2004-05-16
Zer, zenbat eta nola emititzen edo isurtzen duen hartu behar da aintzat, baita daukan lizentziak horretarako baimena ematen dion ala ez. Berria - Euskal Herria 2004-05-16
edo emititzen (3); emititzeko baimena (3); emititzen ari (9); emititzen ari diren (5); emititzen den (3); emititzen diren (3); emititzen du (4); emititzen duen (4); emititzen duten (3); emititzen edo (3); emititzen hasi (3); emititzen zuen (3); hutsean emititzen (3); zuzenean emititzen (3)