Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

emisio 1 iz igorpena. (gas eta kidekoena)

Atmosfera kutsatzen duten emisioak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-09

Industria sektorean gas kutsakorren emisioa murrizteko plana.  Berria - Gaiak   2004-04-14

Industria prozesuetako emisioak gutxitzea ia ezinezkoa da.  Berria - Euskal Herria   2004-02-27

Helburua gas toxikoen emisioa murriztea zen.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 28. orr.

Emisioak gutxitzea lortuko dugu, eta, gainera, errentagarria den sektoreetan.122 sinatzaile horiek karbono dioxido eta beste gasen emisioen %44 besterik ez zutelako ordezkatzen.  Berria - Euskal Herria   2004-02-27

Nola lor dezake industriak CO2 emisioak gutxitzea?  Berria - Euskal Herria   2004-02-27

Erregai-pilak elektrizitatea eta beroa sortzeko erabilitakoan, CO2ren emisioak %30 jaits daitezke, eta nitrogeno eta sufre oxidoak mila aldiz gutxiago emitituko dira.  Berria - Gaiak   2006-02-10

Bakoitzak 1990ean eta 2004an egindako emisioen arabera.  Berria - Euskal Herria   2004-02-27

Hirugarren urtez jarraian, berotegi efektua eragiten duten gasen emisioen inbentarioa aurkeztu zuen Ingurumen Sailak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-15

Berotegi-efektuko gasen emisioak murriztera edo ozono-geruzaren suntsitze prozesuari aurka egitera.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 29. orr.

1990tik gaur arte, %12 hazi da nekazaritza sektoreak egiten duen berotegi efektuko gasen emisioa.  Berria - Euskal Herria   2004-10-15

Saihestu egin behar da biodegradagarriak ez diren hondakinen emisioa.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 60. orr.

Zabortegian sortzen den kiratsa eta emisioak materia organiko gehiegi pilatzeagatik gertatzen direlako.  Berria - Euskal Herria   2006-03-16

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

30 herrialde industrializatu behartuta egongo dira, legez, berotegi efektua eragiten duten gasen emisio mugak betetzera.  Berria - Gaiak   2004-11-19

Emisio eskubideen salerosketa CO2 gutxiago isurtzeko metodo ona da.  Berria - Euskal Herria   2004-02-27

Industria eta eraikuntza sektoreetako emisio kopurua apur bat hazi zen 2003. urtean.  Berria - Euskal Herria   2004-10-15

Hondakin kutsakorren emisio erritmoak ez du ekosistema naturalen asimilazio gaitasuna baino handiagoa izan behar.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 60. orr.

119 gunetan isuri eta emisio legedia hausten dutela ikusteak ez du, jakina izanagatik ere, egoeraren lotsagarria ezkutatzen.  Berria - Euskal Herria   2004-05-08

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zaborra errausteak dioxina-emisio handia dakarrela ere esan zuten hizlariek.  Berria - Euskal Herria   2004-06-20

4 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Instalaziokako [karbono dioxido] emisio isurketa eskubideen zerrenda.  Berria - Ekonomia   2004-11-27

Zornotza Bizirik-ek dionez, Bizkaia Energia plantarekin %81 handituko dira Durangaldean nitrogeno oxido emisioak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-02

5 igorpena. (uhin elektromagnetikoena eta kidekoen bidezkoa)

Ziurtatua du ETBk partida horren emisioa.  Berria - Kirola   2004-02-13

Radio Sevilla hartako emisio batean.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 208. orr.

Bertsozale Elkartearen eta ETBren arteko desadostasun batzuk tarteko, eten egin zen emisioa.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 148. orr.

Erresumako telebistek, jakina, debekatu egin zuten erreportajearen emisioa.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 78. orr.

Enkarterri Irratiak gaur bertan eskainiko du lehenengo emisioa, irekiera ekitaldiari buruzkoa, hain zuzen ere.  Berria - Kultura   2004-12-22

Euskarazko emisioetarako ikus-entzuleak lortzea.  Berria - Euskal Herria   2006-01-18

Euskara hutsezko emisioek lehentasuna izango dutela esleipenean.  Berria - Harian   2005-12-27

Emisioetan lehentasunezko hizkuntza euskara izateko eskatu dute.  Berria - Euskal Herria   2006-03-18

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Talde mediatiko handietan integratuta daude, eta beraien emisio esparrua, hiriburua da.  Berria - Harian   2005-12-27

2003an ere diru laguntzarik gabe gelditzeko zorian izan da Euskalerria Irratia, aurreko urtean bezala emisio kontzesioa eduki beharra baldintza moduan jarri baitzuen Nafarroako Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak.  Berria - Euskal Herria   2004-01-16

2002ko diru laguntzak jasotzeko irratiak emisio baimena behar zuela argudiatu du epaileak.  Berria - Euskal Herria   2004-08-03

Barruti bakoitzari lau telebista kate dagozkio eta hamar urterako balioa izango dute emisio baimenek.  Berria - Harian   2005-12-27

Emisio eskubideen truke ere diru gehiago aurrikusi dute.  Berria - Kultura   2004-12-21

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Irrati emisio bitartez zabaltzen hasi zen mezuan desobedientziarako deia egiten zuen.  Berria - Mundua   2004-02-12

Atzo proba emisioa egin zuen, ordu erdiz Korana irakurrita.  Berria - Mundua   2006-01-10

8 igorpena, hotsaren bidezkoa.

Irekidura handiagoko fonema bat balin bada, alla multzoan bezala, hotsaren beraren emisioa da organoak geldi daudenean dirauena.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 81. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus