Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Iruñeako eta Nafarroako erregearen etsai handienetarik izan zen Al-Mundir Zaragozako emirra. Herria 2004-03-04
Katarreko emir Sheik Hamad Bin Khalifa Al Thani xekeak aurreneko Konstituzio iraunkorra idatzi eta hurrengo urtean indarrean sartuko dela helarazi zuen atzo. Berria - Mundua 2004-06-10
Gaiur erregeak Kontseilua bildu zuen, eta, bisir eta emir, ministro eta handiki, denak aurrera agertu zitzaizkiolarik, Budurren erotasunaren albistea eman zien. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 134. orr.
Mesfidantza-giro horretan, kalifak berak izendatutako emirrak bidali zituen Andaluziako lurraldeetara. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 82. orr.
Emirra eta khanak zaldi gainetik jaitsi ziren, bai eta haien segizioko jaun gorenak ere. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 309. orr.
Tatariarren abangoardiak su eman ote zien, edo emirraren armada probintziaren azken mugetaraino aurreratua ote zen dagoeneko? Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 225. orr.
Armada sail oso bat zekarkion Ivan Ogareffek emirrari. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 267. orr.
Emirrak ezarritako zigorra entzun zuelarik, Mikel Strogoff ez zen kikildu. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 322. orr.
Kanpamentua jasotzean, Tomsk izango zen emirraren egoitza, handik ekialdeko Siberiako hiriburura eraman bitartean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 257. orr.
Antso Handia errege kristauaren eta Al Mundir Zaragozako emir musulmanaren semearen arteko adiskidetzea ospatuko duen une horretan kantuz arituko diren hirurak, musika emango duten zazpiak eta dantzatuko diren dozenak zuberotarrak dira. Berria - Kultura 2004-07-04
Emir apetatsuaren sekretua zen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 267. orr.
Hantxe zegoen kanpatua Feofar Khan, Bukharako emir ankerra. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 253. orr.
Orduko emirra -titulu hori hartzen baitzuten Bukharako khanek- Feofar Khan zen, eta aurreko emirren arrastoari zerraion hura ere. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 49. orr.
emirra eta (4); emirrak keinu bat (3); emirraren abangoardia (3); emirraren armada (3); emirraren aurrera (4); emirraren eta (3); emirraren tropak (4); eta emirraren (11); mikel strogoff emirraren (3); strogoff emirraren (3); zen emirraren (4)