Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Britainiar gobernuak emigrazio hori sustatu zuen, bere dominions direlakoak jendeztatzeko. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 54. orr.
Emigrazioa beste biderik ez zioten utzi Pio gizajoari. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 114. orr.
Gutxitan aztertzen da bi fenomeno horien arteko lotura, emigrazioaren eta kapitalen irteeren artekoa alegia. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 54. orr.
Emigrazioa nagusi den auzo batean egokitu zaigu hotela. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 100. orr.
Garai hartan gure auzoan ez zegoen hainbeste artista eta inguruan bizi zen jende gehiena adinduna zenez, mesfidantzaz begiratzen gintuzten: emigrazioko poliziei deitzen zieten, arrautzak ere jaurti izan zizkiguten leihora. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 122. orr.
Emigrazioko poliziak etorriko lirateke eta... Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 38. orr.
Zu ere legez kanpo zaude eta Emigraziokoek ez dute gupidarik izaten. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 39. orr.
Ez dut uste Emigraziokoak deitzea lagun ekintza daitekeenik. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 39. orr.
Bertan dago Emigrazioaren Museoa. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 79. orr.
Bordeletik Baionara bidean, Hugok emigrazio politikoko jende prozesioekin egiten du topo, Espainiako beste Estatu kolpe batetik ihesi (Narvaez jeneralarena). Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 12. orr.
Eskolan ez baliete monarcha direlakoen emigrazio heroikoaz alamenik emango, berek ez lukete hain modu afektatuan jokatuko. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 379. orr.
Liberalek ere, jeinu espainolaz eta literaturaz, Alemaniatik zabaldu eta ja Europa osoan modan zegoen moldean idazten dute, batez ere emigrazio ingelesa ezagutu dutenek. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 47. orr.
Mendearen bukaeran, emigrazio anglosaxoia ahitu zenean, Mediterraneoko herrialdeetara zabaldu zen fenomeno hau. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 54. orr.
Emigrazio juduaren zentro bihurturik, bi gerren artean, New York zen yiddish kulturaren munduko gune nagusietako bat, Varsovia eta Vilniusen maila berekoa. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 9. orr.
Garai hartaraz gero, ez da emigrazio esanguratsurik izan Euskal Herrian. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 149. orr.
Gaur egun, ukaezina da europar gizartea, oro har, inmigrazio urte luzeen eta etengabeko emigrazioen emaitza dela. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 83. orr.
Dena dela, ez zen atzerrirako emigrazioa eten, baina aldatu egin zen norabidea; Ameriketara gabe, Frantziako hiri hazietara begira jarri zen: Paris, Bordele, Paue... Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 121. orr.
Hazkunde hori dela eta, asko gutxitu zen Ameriketarako emigrazioa. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 121. orr.
Ikusten dugu, zaila zaigu emigrazio mota bat delinkuentziarekin ez lotzea. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 46. orr.
Pasolinirenean Friuli emigrazio lurra da historiaren gertalekua; gurea etorkinen helburu zen. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 6. orr.
Gertakari berria zen inmigrazioa ere, arteetan Euskal Herria bera zelako emigrazio harrobia. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 89. orr.
Karlistaden ondoko emigrazio uholdeari. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 17. orr.
Inolako paperik gabe bizi zen, Emigrazio Zerbitzuak eskua noiz botako zion beldurrez. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 13. orr.
Joachim 1935 urtetik aurrera gogotik aritu zela itsas haraindirako emigrazio-baimena lortu nahian. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 305. orr.
Joachimekin ezkonduta egon zenean ere, badirudi lanean aritu zela, itzulpenetan eta hola, baita emigrazio-garaian ere. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 216. orr.
Haren bigarren senarra, Piper delakoa, ez dut ezagutzen, berarentzat ere emigrazio-aldiko ezagupide hutsa izaki, nonbait. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 210. orr.
Arimen emigrazioari buruz doktrina faltsuak hedatzea eta finkatzea, gizakiak engainura eraman nahian. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 323. orr.
emigrazioa eta (3); eta emigrazioa (3); euskal emigrazioaz (3)