Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

emigratu, emigra, emigratzen 1 du ad jaioterria utzi atzerrian kokatzeko.

Emigratzea erabaki zian.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 450. orr.

Zuek ez duzue inoiz emigratu.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 77. orr.

Asko dira baimena lortu gabe emigratu eta lanean ari direnak.  Berria - Harian   2006-01-12

EAE kanpotik 30.328 immigrazio izan ziren, eta erkidegotik kanpora emigratu zutenak azkenik, 21.304.  Berria - Euskal Herria   2006-02-18

1955ean Kanadara emigratu zuen, eta 1989an hil zen Toronton.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 350. orr.

Oso erne egon behar nuela Frantziara emigratu zuen gure osabak problema asko izan zituelako poliziarekin.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 31. orr.

Ahizpa beltzaranak, orduan, Suitzara emigratu zuen zerbitzari lanean aritzera.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 41. orr.

Bere garaian Holandara emigratu eta gaur egun Polonian dauden juduek ezin izango dute berriro Holandara etorri.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 314. orr.

XIX. mendean 29 milioi europearrek emigratu zuten Ameriketara.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 151. orr.

Egungo ijito edo erromen arbasoak IX. eta X. mendean Indiatik Persia eta Armeniara emigratutakoak dira.  Berria - Mundua   2004-04-28

Molak berak 1984an emigratu zuen Etiopiatik.  Berria - Mundua   2006-03-28

2 (era burutua izen gisa)

Sei urte gerra karlistan, Bergarako bake faltsua, emigratuak milaka Ameriketara, Foruen murrizketa; berriro gerra, berriro porrota, berriro bake faltsua, Foruen abolizioa.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 10. orr.

Bere Frantzia maiteak emigratuok kontzentrazio eremu batean sartzen gintuela ikusteak hilko zuen.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 94. orr.

3 irud/hed

[Karbono atomo] bat, begiz joa duguna, hesteen atalasa zeharkatu, eta odol-errekan sartzen da: emigratzen du, kirio-zelula baten atean jotzen du, sartu, eta zelularen parte zen beste karbono bat ordezkatzen du.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 306. orr.

Burgesia txikiaren mundurantz emigratzen ari nintzen pixkanaka, beren goatekeetan onartzen ninduten baldintza bakar baina oso zail batekin, txolina ez izatearena.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 54. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

emigratu eta (3); emigratu zuen (7); emigratu zuten (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus